XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.5. HARREMANAK, KOMUNIKAZIOA ETA AGRESIBITATEA Komunikazioa, Agresibitatea, Egonkortasun emozionala eta horrelako gaiei buruz, irakasle-taldeak jaso duen beste datu multzo batetatik honako emaitzak aterako ditu: Komunikazioa

Erabat inkomunikatuta... 3,29%
Berdinen talde murritzean bakarrik komunikatzen da... 26,37%
Bere Oinarri Taldearekin bakarrik komunikatzen da... 6,59%
Bere berdinekin zailtasunez komunikatzen da... 18,68%
Zailtasunik gabe, lagun eta helduekin komunikatzen da... 41,75%
Daturik gabe... 3,32%
GUZTIRA... 100,00%.

Gazte hauen komunikazio-mailek gaztaroari dagozkion ezaugarri tipikoak aurkezten dituzte: beren berdinekin helduekin baino komunikazio erraz edo haundiagoa (%51,64ak, %41,75en aurka), eta, gainera, komunikazio hori lagun edo adiskide-talde murritzean mugatzen dute (%32,96ak).

Guzti honek, gazte hauekin talde murritzekin lan egiteko garrantziaren berri ematen digu alde batetik, eta hezkuntz-projektu honetan, Oinarri Taldeak duen inportantziarena bestetik.

Oinarri Taldean, helduaren eta ikasleen arteko komunikazioa estuago bilakatzen da, heldua eredutzat hartzeko aukera zabalduz.

Agresibitatea Elkarren berdinetan.


Ez du agresibitaterik azaltzen... 27,47%
Noizbehinkako ahozko agresibitatea... 17,58%
Ahozko agresibitate naharoa... 25,27%
Noizbehinkako agresibitate fisikoa... 16,48%
Agresibitate fisiko naharoa... 9,88%
Daturik gabe... 3,32%
GUZTIRA... 100,00%
.

Berdinen arteko agresibitateak ez du ezaugarri homogeneorik aurkezten, bai ordea, halako joera orokorrak.

Horrela, ahozko agresibitatea noiz behinkakoa nahiz naharoa (%42,85ekoa) edonolako agresibitate fisikoa baino askoz ere altuago da (%26,36a).

Inolako agresibitaterik aurkezten ez duten gazteak gutxi dira, erlatiboki (%27,47ak).

Gazte hauek, diharduten munduan beharrezko den zerbait bezala darabilte biolentzia.